1. Zer da ‘Web 2.0?
‘Web 2.0′ azken 2 urteotan sortu da 90. hamarkada amaierako teknologia-burbuilari aurre egiten dion kontzeptu gisa. Teknologia-burbuila horre enpresa handi batek sortutako eta, eskuarki masako salmenta despertsonalizatuak egiteko helburuarekin, milaka erabiltzaileri zuzendutako web guneetan zuen oinarria.
Azken hilabeteotan, funtzionamendua erabiltzaileen parte hartzean (blogak, wikiak, Flickr gisako zerbitzuak) oinarritzen duten, informazioa bidaltzeko teknologia ezberdinak (feed-ak, mikroformatuak) erabiltzen dituzten eta bisitariari “erabiltzaile esperientzia aberatsa” (batez ere, Ajax-en bitartez) eskaintzen dioten web aplikazio berriak garatzen hasi dira.

2. Zer dela-eta dago modan ‘Web 2.0′?
Enpresa txikiei negozio-aukera handiak sortzen dizkielako eta guztiontzat parte hartzaileago eta eskuragarriagoa den WWW-ean euren produktu eta teknologiak ikusterrazagoak egingo dituzten proiektu berriak sortzen dituelako.

Bezeroek gainera, protagonismo handiagoa eskaintzen zaiela nabaritzen dute eta baita enpresekin zuzenean elkarreragiteko aukera dutela ere, bi alderdien artean elkarrizketa bat sortuz.

3. Zein dira Jardunaldietara joateko arrazoiak?
Honako hauek ezagutzera emango direlako:
- Interneten erabiltzen diren teknologia berriak: API-ak, Ajax, feed-ak, …
- Aplikazioen “state of the art” berria: gizarte-tresnak (blogak, wikiak, folksonomiak), edukien bilketa, Web Services-en sorrera, …

Sektore honetako ikasle eta langileei Web 2.0 ezagutzeak, lan-munduan aplikatu daitezkeen ezagupenak eskaintzeaz gain, bakarka (edo kideekin) proiektu berri bat hasteko aukera handiak ere eskaintzen dizkie. WWWean komunikazio eta erlazio mota berriek ekimen berriak ezagutzera emateko benetako aukerak eskaintzen dituzte.

Bestalde, Jardunaldi hauek, elkarrekin hartuko ditugun kafe eta lunch-en bitartez, Web 2.0an gabiltzan euskal parte hartzaileak elkar ezagutu eta sozializatzeko helburua ere badute. Horrekin, Euskadin bertan asmo handiagoko proiektuei ekiteko sinergiak bildu nahi dira.

03/03/2006 | Permalink

Leave a comment



Your email address will not be displayed on this site.

Your URL will be displayed.