Jardunaldiak apirilaren 6an, osteguna, ospatuko dira Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Euren esperientziak partekatuko dituzten proiektuen arduradunen parte hartzeaz gain, teknologia konpainia gailenetako ordezkariak ere izango dira bertan (Martin Varsavsky, Fon; Bernardo Hernández, Google; Alberto Sánchez Escudero, Microsoft Atlas).

Helburuak
-’Web 2.0′ aplikazioen hainbat esperientzia deskribatzea
- Orain erabiltzen diren teknologia ezberdinen inguruan prestakuntza teknikoa eskaintzea: Ajax, API-ak, feed-ak, mikroformatuak, gizarte-softwarea
- Ekin eta berritzeko ‘Web 2.0′ak eskaintze dituen aukera berrien berri ematea, eta, traktore-elementu izan daitezen, gure inguruan burutzen ari diren proiektu berrien berri ematea.
- ‘Web 2.0′ aplikazioak garatzeko interesa dugun guztiok ,elkar hobe ezagutzeko eta Euskadin ‘ekosistema’ txiki bat sortzen saiatzeko, ekitaldi bateratu batean biltzea.

Call For Papers
Jardunaldietan ‘Web 2.0’arekin zerikusia duten proiektuen erakusketa bat egongo da; gai hauek jorratuko dituzte. Horregatik eskatzen dizkiegu, besteek haien esperientzien berri izatea nahi dutenei, ekimen hauetako laburpenak.

Erakundearen zenbait pertsonek dokumentuak berrikusi eta ebaluatuko dituzte; eta Jardunaldiei balio gehiago emango dieten proiektuak aukeratuko dituzte.

Laburpenen formatua
Laburpenek bi orrikoak izan behar dira gutxienez eta gauza hauek azaldu behar dituzte:
1)Proiektuaren titulua.
2)Proiektua sortu duen enpresa/erakunde/instituzioaren izena eta harremanetan jartzeko modua.
3)Proiektuaren deskribapena: zertan datza, nola sortu zen, nola garatu da…

Dokumentuak martxoaren 23a (12:00) baino lehen “papers@blogak.org” helbidera bidali behar dira, eta PDF edo RTF formatuan egon behar dira.

Martxoaren 27ean Jardunaldietan parte hartuko dituzten proiektuen zerrenda publikatuko da; geroago proiektuen arduradunek apirilaren 6an fisikoki aurkeztu beharko dituzte.

03/03/2006 | Permalink

2 Comments:

Votos: +0

Add karmaSubtract karma
1. Comment from: MoRaN

Euskeraz edo erderaz?

07 de Marzo de 2006 a las 13:53

Votos: +0

Add karmaSubtract karma
2. Comment from: Jose del Moral

Edo ingelesez ;-)

07 de Marzo de 2006 a las 23:49


Leave a comment



Your email address will not be displayed on this site.

Your URL will be displayed.